NOTICIA

El espectáculo amalur por primera vez en lodosa

Picture1

Amalur ikuskizuna lehenengo aldiz lodosan

Dentro de las actividades programadas dentro de la celebración del Nafarroa Oinez 2016 organizado por las ikastola Ibaialde de Lodosa y Erentzun de Viana destacamos que este domingo, 24 de abril, los payasos Pirritx, Porrotx y Marimotots presentarán “Amalur” a las 11:30 de la mañana en el frontón de Lodosa. La obra es apropiada para niños/as a partir de 3 años de edad y para todo el público familiar. Dura 70 minutos.

Amalur es el nuevo espectáculo de Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Los payasos van al caserío de Marimotots. Marimo se encuentra allí estudiando con Ilargi, pues quiere ser labrador. Hoy todos/as ayudarán a Ilargi en las labores del caserío, pues ella está embarazada y pronto nacerá el bebé.

El labrador lee el cielo, conoce las estrellas, las nubes y el viento y pronostica el tiempo. El labrador tiene a su madre: la tierra, y así como su madre cuida de él, cuida y ama él a la tierra. Es amigo de los animales y los cura con ungüentos y hierbas medicinales, y también a nosotros. Cantando bersos en el prado y hablando en el mercado, cuida del euskera. Además es economista, aunque, como dice Porrotx, prefiere antes la matemática que la matematica. El labrador da y toma, es sabio y generoso.

Amalur habla de la vida en un caserío tradicional, del labrador que vive en contacto con la Tierra, con la Naturaleza, que aprovecha sus frutos pero la cuida y la respeta.

El coste de las entradas será de 6 €. Los puntos de venta anticipada son los siguientes:

  • En Lodosa: Ikastola, Oficina de Turismo, Casa de Cultura.
  • En Viana: Ikastola, Oficina de Turismo, Tienda de ropa del Oinez.

Ibaialde eta Erentzun Ikastolak antolatzen duten Nafarroa Oinez 2016aren barruan programatutako ekintza aipagarria dugu asteburuan. Igande honetan, apirilak 24, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek “Amalur” ikuskizuna aurkeztuko dute goizeko 11:30etan Lodosako frontoian. Antzezlan hau aproposa da 3 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere, familian datozen ikusleentzat. Ikuskizunak 70 minutuko iraupena du.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en ikuskizun berria da Amalur. Pailazoak baserrira doaz Marimototsengana. Marimo bertan da Ilargirekin ikasten, baserritarra izan nahi baitu. Gaur baserriko lanetan lagunduko diote denek Ilargiri, haurdun dago eta. Laster jaioko da umetxoa.

Baserritarrak zerua irakurtzen du, izarrak, hodeiak eta haizea ezagutzen ditu, eta eguraldia iragartzen du. Baserritarrak lurra du ama, eta amak bera zaintzen duen bezala zaintzen eta maitatzen du berak ere lurra. Sendabelar eta ukenduekin, abereen laguna eta sendagilea da, baita gurea ere. Larrean bertsotan eta azokan hizketan, euskararen zaindaria da. Baita ekonomista ere, nahiz Porrotxek dioen bezala, matematika baino, maitematika nahiago izan. Baserritarra, eman eta hartu, jakintsua eta eskuzabala da.

Amalur antzezlanak baserritarren bizitza tradizionalaz mintzatzen du, Naturarekin eta Lurrarekin kontaktuan bizi diren nekazariena, Lurra ustiatzeaz gain errespetatzen eta zaintzen dakitenak.

Sarrerak 6 €-tan saltzen dira. Aldez aurreko salmenta puntuak hauek dira:

  • Lodosan: Ikastola, Turismo bulegoa eta Kultur Etxea.
  • Vianan: Ikastola, Turismo Bulegoa eta Oinezeko arropa denda.

 

 

Aún no hay comentarios.

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies